- Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Oiartzungo Udalak, bi urteren buruan, herriko festak iragar-tzeko. Maiatzaren 31n bukatuko da proposamenak aurkezteko epea udaletxeko harreran.

Bost sari banatuko ditu Udalak, lau dirutan eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 euro); oiartzuar onena (300 euro); bi akzesit (bakoitza 50 eurokoa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula. Epai-mahaia Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute.

Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da, teknika librea da eta Xanistebanak 2022 adierazi beharko da.