- Oiartzungo Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak bigarren auzolanerako deialdia egin dute. Hitzordua igandean izango da, Gurutzen. Bizardia plazan elkartuko dira 9.30ean haur eta helduak. Bukatutakoan, hamaiketakoa izango da. Hurrengo hitzordua maia-tzaren 15erako finkatu dute, Karrika auzoan zikinak dauden guneak garbitzeko.