- San Marko gotorlekuak bihar irekiko ditu bere ateak, baita bertan kokatzen den turismo bulegoak ere. Aste Santuko egunetan ikus ahalko da XIX. mendeko eraikina. Oporrak amaitu ostean eta ekainaren 23ra bitarte, Errenteriako gotorlekua asteburuetan eta jai egunetan bisitatu ahalko da.