- Bihar 19.00etan, Errenteriako Lekuona Fabrikan, Andra Mari abesbatzak Nahiak kantata estreinatuko du. Sarrerak hiru euro balio du.

Iñigo Casalí konpositorearen musikarekin eta Iñigo Legorbururen testuekin, abesbatza, orkestra eta ahots laukote bakarlarientzat idatzitako obra hau, hiriaren sorreraren 700. urteurrena ospatzeko enkargatu zen.

Andoni Sierrak zuzenduko du lana, talde bereko orkestrarekin eta Irene Fraile, Ana Sagastizabal, Josu Cabrero eta Jesus Garcia baritonoak osatzen duten ahots laukotearekin batera.