- Hilaren 11tik 23ra, opor garaia aprobetxatuz, zortzi proposamen egingo ditu Abaraxka ludotekak Oiartzunen, LH 1. eta 6. maila arteko haurrentzat. Antolatutako ekintzak doakoak eta irekiak dira, alegia, Abaraxka ludotekako bazkide ez diren haur eta familiek ere parte har dezakete.

Ludotekaren balio eta filosofia hezitzailea duten ekintzek burutuko dira eta herriarekin oso lotuak egongo dira: elkarlana, herriaren ezagu-tza, herriko kultura, natura eta ingurumena, kontsumismo eza...

Ekintza gehienak Abaraxka ludotekan bertan izango dira, baina auzoetara ere joango dira: Ergoienera, Karrikara eta Iturriotzera. Herriko eragileekin elkarlanean ere arituko da ludoteka egun batzuetan, hala nola Itturri merkatarien elkartearekin eta Soinuenearekin.

Izan ere, hitzordu guztiak Abaraxkan 16.30ean izango dira hiru ezik: hilaren 11n puzgarriak egongo dira Elorsoro kiroldegian goiz eta arratsaldez, hilaren 13an mendi buelta izango da 10.30ean ludotekatik irtenda eta 22an Soinuenean elkartuko dira 16.30ean.