- Pasaiako liburutegiek ipuin kontaketak eskainiko dituzte Mikel Susperregi kontalariaren eskutik. Emanaldiak lau eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Gaur Trintxerpeko alkateorde-tzan, Dei misteriotsua izenburuko ipuina eskainiko du. Martxoaren 29an San Pedroko liburutegian, Lorito lotsagabea istorioa kontatuko du. Amai-tzeko, martxoaren 30ean Antxoko kultur aretoan, Kamioi bat eta zenbait istripu ipuina aurkeztuko du. Saio guztiak 17.30ean izango dira.

Gainera, atzo, Pasai Donibanen beste ipuin kontaketa bat eskaini zuen.