Hilaren 24tik 26ra hainbat ekitaldi egongo dia Oiartzunen 1936tik gaur arte izan diren giza eskubideen urraketen inguruko egia ezagutzeko. Azkeneko egunean, 13.00etan udaletxean edo Arizmendi lorategian, eguraldiaren arabera, Esteban Muruetagoiena herriko medikua izandakoari aitor-tza eta errekonozimendua egingo dio Udalak.

Muruetagoiena 1982ko martxoaren 16an Guardia Zibilak atxilotu eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun geroago hil zen. Tortura aztarna nabarmenak zituen gorpu-tzean, baina ofizialki bihotzekoak jota hil zen.

Larunbateko ekitaldiaren aurretik, bi hitzaldi egongo dira. 24an 19.00etan udaletxean Giza eskubideen urraketen testigantzak solasaldia eskainiko da eta bertan Tamara Muruetagoienaren, mediakuaren alabaren, testigantza entzuteko aukera egongo da. Hurrengo egunean, 18.00etan udaletxeko areto nagusian, Aitortu gabeko biktimak. Torturaren errealitatea mahai-ingurua burutuko da.

Atzo Oiartzungo udaletxean egindako aurkezpenean gogorazi zutenez, ziklo hau 2020ko azaroan Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren baitan koka-tzen da.

Hitzarmen honen harira, Oiartzunen izandako edo Oiartzungo herritarrek pairatutako giza eskubideen urraketa guztiak jasotzeko lana burutzen ari dira. Ahalegin hau Udalean ordezkaritza politikoa duten bi alderdien (EH Bildu eta EAJ/PNV) elkarlanetik eta kontsentsutik bultzatzen da.

"Gertatukoaren egia zabala berreskuratzeko abian jarritako bide honek memoria partekatu bat eraiki nahi du; gaur egun arte izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak begiratuz, bizikidetzaren oinarri sendoak jarriz, gertatutakoa ez dadin berriz errepikatu. Bestetik, eragindako biktimen sufrimenduaren eta minaren aitortza eta erreparazioan lagungarria izan nahi du", adierazi zuten atzoko aurkezpenean.

Testuinguru honetan, Tamara Muruetagoiena Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri zen bere aitaren heriotzaren 40. urteurrena zela eta. Oroimena eta egia berreskuratzeko bide horretan, Udalak Esteban Muruetagoienari gertatutakoa ikertzearen, ezagutzearen eta aitor-tzearen beharrekin bat egin du eta aukera hau baliatu nahi izan du Muruteagoienari dagokion aitortza instituzionala egiteko.