- Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hikalaguna antolatu du Oiartzunen, martxoaren 21etik ekainaren 21era. Helburua hika praktikatzeko guneak sortzea da. Ttur-Ttur elkarteak aditzera eman duenez, ohitura falta eta ezjakintasuna dira hikaz aritzeko oztopo handienak eta horiei aurre egitera heldu da Hikalaguna.

"Hika hitz egiten dakienak ingurukoei eredua emango zioten/ziotek eta ez dakienak entzunez eta arituz ikasiko din/dik. Ez ahaztu, akatsak egitea ari garen seinale izango dun/duk!", animatu dute euskaltzaleek.

Egitasmo honetan bakarka edo taldeka eman daiteke izena. Izena bakarka ematen dutenei Ttur-Tturrek osatuko die taldea. Aldiz, taldeka apuntatzen direnak partaideekin adostu beharko dute hika praktikatzeko eguna, ordua eta tokia. Kontuan izan, talde bakoi-tzean hika dakien norbait (hikalaguntzailea) izatea komeni dela.

Izena emateko eskuorria bete eta Ttur-tturen (Aialde kalea 2, 2. soilarua) entregatu behar da edo Hikalagun buzoietan utzi (Elorsoro kiroldegian, Manuel Lekuona liburutegian, Haurtzaro ikastolan). Online ere egin daiteke karteletan agertzen diren QR kodeen bitartez.

Ttur-Ttur bilguneak gogorazi duenez, Oiartzungo hika patrikan liburuxka sortu zuten. Bertan, aditz forma ezberdinak taulen bidez adierazita daude; beraz, Hikalagunean sortzen diren zalantzak argi-tzeko edota hika hitz egiten hasteko tresna on bat da.