- Eusko Legebiltzarrak Antxoko Topoaren zubibideari eta Luzuriaga eraikinari buruzko Legez Besteko Proposamena (LBP) eztabaidatuko du gaur, EH Bilduk proposatuta.

Salgaien garraiorako alternatiba bat bilatzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari eta lurpeko ibilbidea martxan jarri bezain laster Topoko biaduktua berehala eraisteko konpromisoa formalki har dezan. Obraren faseak zehazteko ere eskatuko da.

Bestalde, Biteriko eraikin kulturala ez denez altxatuko, ETSren ekarpena Azoka eraisteagatik, hiru milioi eurotik gorakoa, Luzuriaga eraikinera bideratzea proposatuko du, kultur ekipamendu bihur dadin.