- Mugikortasuna eta trafiko antolakuntza hobetzeko margoketa lanak egin ditu Oiar-tzungo Udalak.

Konkretuki, bide margoketak egin dira Altzibar eta Elizalde artean (Kaleberriatik Sibelutsera) eta Elizalde auzoko Rafael Pikabea etorbidean.

Aparkalekuak ere margotu dira Altzibarko Kaleberrian eta Ugaldetxon, futbol zelaiko aparkalekuan. Altzibarren, lehendik zeuden aparkalekuen marrak margotu dira berriz eta Ugaldetxon, aparkalekua berrantolatu da. Motorrentzako aparkaleku berriak sortu dira lau auzotan eta zamalanetarako gunea sortu da Iparralde etorbidean.