- Oiartzungo Udalak lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko eta bultza-tzeko dirulaguntza lerroa sortu du. Oiartzunen kokatutako ustiategiek eskatu ahal izango dute laguntza. 60.000 euro bideratuko dira programa honetara. Dirulaguntza eskaera otsailaren 7a arte egin daiteke.

2021ean egindako gastuak lagun-tzeko izango da dirulaguntza: inbertsio eta ustiategien hobekun-tzak; nekazaritza ekipoen erosketa; baratzagintza eta loregintzarako teknologia hobekuntzak; ekoizpen ekologikoa; aholkularitza gastuak; nekazaritza erabilerarako uraren gastua... izango dira lagunduko diren kontzeptuak. Informazio zehatzagoa Udalaren webgunean aurki daiteke.

Bestalde, Larre Plana dela eta, Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo abeltzainek urteko batzarra izango dute larunbatean udaletxeko areto nagusian, 11.00etan.

Udalarentzako funtsezkoa da herriko mendiak mantentzea eta ustiapen egokia izatea. Horregatik, Aldundiarekin eta Oiartzungo ganaduzaleekin batera Larre Plana gauzatzen du 2016tik. Hiru eragileen arteko harremana urte osoan izaten da, beharrak idenfitikatu eta beharrezko lanak aurrera eramateko. Urteroko batzarra jarraipen taldean ez dauden ganaduzaleekin harremana izateko balio du.