- Ludotekaren erabilera aztertu ondoren, Lezoko Udalak aretoan hainbat hobekuntza egitea erabaki zuen. Azken hilabeteetan obrak burutu ondoren, Lezoko ludotekak gaur zabalduko ditu berriz bere ateak.

Espazioaren antolaketa berria egin da, egurrezko harmailak jarri dira eta jolas handien (ping-pong, futbolina...) uztarketa bultzatu da. Komunak ere eraberritu egin dira.

Lezoko ludotekan izena emateko epea irekita dago. Bertan, sei eta hamar urte bitarteko haurrek jolasteko, tailerrak egiteko, txapelketetan parte hartzeko eta pelikulak ikusteko aukera izango dute.

Esan bezala, ikasturtea gaur hasiko da eta amaiera ekainaren 24ean izango da. Bere ordutegia astelehenetik ostiralera 16.30etik 19.30era izango da.

30 haurrentzako lekua egongo da eta Lezon erroldatuak egon beharko dute.

Prezioak, salbuespenak eta beherapenak udaleko webgunean argitaratu dira.

Covid-19 protokoloa dela eta, izen-emateak online egitea eska-tzen da: https://udala.lezo.eus/ludoteka-2020-2021 webgunean.

Bestela, Kultura saileko bulegoan egiteko aukera dago 8.30etik 13.30era ordutegian.

Lezoko Udalak aditzera eman duenez, argi dauka ludotekaren ezaugarria jolasa sustatzea dela. Beraz, hau ezaugarri nagusia bezala hartuta, ekintza-eredua defini-tzen duen elementu nagusietako bat, jostailua, landuko da; hau guztia euskara hizkuntzaren balore sinboliko-afektiboa landuz eremu ludiko ez formalean.

Udalak azpimarratu duenez, ludotekaren proiektua "ekipamendu eder bat da, profesionalen ekipo egonkor eta motibatu batek kudeatua". Hau da, jolasaren bitartez gauzatzen den borondatezko proiektu espezifiko eta hezitzailea da.