- Aurtengo Mugarri liburuak Karrikako Iturburu udal haur eskolaren historia, 1977 eta 1999 urteen artean egindako ibilbidea, bilduko du. Izaskun Madariaga sortzaile, irakasle eta zuzendari izan zena ari da liburua osatzen.

Liburuan Iturburu haur eskolatik pasatutako haurren izen-abizenak eta irudiak azalduko dira. Norbaitek bere izen-abizenak edo irudia agertzerik nahi ez balu madarigorri@gmail.com helbidera edo 678 355 172 WhatsApp zenbakira jakinarazi dezake, urtarrilaren 31 baino lehen.