- "Urteko lehen sei hilabete hauetarako kultur agenda erakargarria prestatu dugu, ekitaldiz betea. Guztira 56 jarduera izango dira, urtarrilaren 9tik (bihartik) uztailaren 3ra bitartean ospatuko direnak eta publiko guztiei zuzenduak", adierazi du Ion Pombarrek, Kultura zinegotziak.

Lezoko Udalak urtarriletik uztaila bitarteko kultur agenda prestatu du. Ekitaldiak udal musika eskolan, udal liburutegian eta Gezala Auditoriumean izango dira eta segurtasun, aforo eta osasun neurri guztiak bermatuko dira. Agendaren antolaketan udal musika eskola, liburutegia eta Berdintasun eta Kultura sailek parte hartu dute. Lezoko Zinema Txikia, Etxetxo, Lezoko Emakume Taldea eta Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketa Taldeak ere lagundu dute.

Agenda herrian zehar banatu egin da eta Lezoko Udaleko webgunean eskuragarri dago. Sarrerak udal webgunean erosteko aukera izango dute herritarrek.

"Kultura segurua dela argi daukagu eta ekitaldi berriak programa-tzen jarraituko du Lezoko Udalak", adierazi zuen Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak.

Lezoko kultur programazio berria bihar hasiko da Mi nombre es ninguno ikuskizunarekin. Diziplinarteko antzerki musikala da, protagonisten ideia, kezka eta bulkada artistikoetatik sortzen dena: bakarrik dauden gazte migra-tzaileak.

Emanaldia 20.00etan hasiko da Gezala Auditoriumean. Sarreren prezioa zortzi eurokoa da.