- Herriko lau merkatari eta euren bezeroak izango dira Errenteria Bertakoak kanpainaren protagonistak eta herrian zehar ikusi ahalko diren argazkiak kartel eta markesinetan jarriko dira.

Errenteriako Udalak, Bizi Errenteria merkataritza susta-tzeko programaren baitan, kanpaina berria aurkeztu zuen atzo.

Kanpaina hau gabon garaian abian jartzea erabaki dute kontsumoak duen presentziaz ohartuta, tokian tokiko merkataritza baliosteko eta tokiko harremanak azpimarratzeko momentu egokia delako.

Izan ere, Aizpea Otaegi alkateak agerraldian azaldu zuenez, kanpaina honek "bertakoa eskatzera eta eskaintzera gonbidatzen ditu herritarrak. Tokiko harremanak eragitera eta bizitzera. Errenteria guztion lanaren gune eta elkarrekin goza-tzeko gune gisa azaltzen du bizikidetza gakoak".

Ekimenak, bestalde, partaide izatearen sentimendua indartu nahi du, tokikoaren aldeko hautaketa balioan jarriz.

Errenteria Bertakoak,Bizi Errenteria programaren baitan dagoen ekimena da. Errenteriako Udalak 2020an abian jarritako programa da, Talka eta Suspertze planen baitan, herriaren suspertze ekonomikoan eragiteko asmoz. Pertsonak erdigunean jarriz, tokiko gizarte eta ekonomia eredua zabaldu nahi dituen egitasmoa da.

Herriko 300 establezimendutik gora atxikitu dira ekimenera eta informazio guztia bizi.errenteria.eus webgunean dago.