-Gutun hau lagin isolatu bat da, baina, era berean, argi uzten du korrespondentzia pribatua, behintzat, euskaraz izaten zela XVIII. mendean. Gaur-gaurkoz, horrelako adibide gutxi daude eta horrek ematen dio garrantzia aurkikuntza honi.

Jexux Leonetek, Oiartzungo alkateak, adierazi duenez, "poz" izugarria hartu dute: "Uste dugu honen berri izan behar dutela gure herrikideek". "Oiartzungo herriak euskararekiko izan duen harremanaren isla ere bada hau; hizkun-tza gure herriaren ezaugarri garrantzitsua da, oraindik ere", gaineratu du.

Garai bateko dokumentuekin askotan gertatzen den bezala, "kasualitatea" izan da euskaraz idatzitako gutun honen aurkikun-tza. Iago Irixoak, Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresako historialariak, topatu zuen "bestelako informazioren bila" zebilela.

Gutuna 1743ko urrian idatzitako eskutitz pribatu bat da, Oiartzungo zirujaua (sendagilea) zen Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak herriko bikarioari, Jose Fagoagari, Fontainebleutik (Frantzia) bidalia. Auger Greciet (edo Oier Gerezieta) 1742ko otsailean kontratatu zuen Oiartzungo Udalba-tzak herriko zirujau izateko. Bere egitekoak odolusteak egitea, bisitaldiak burutzea eta ospitaleko txiroak artatzea ziren, besteak beste.

Historialariak azaldu duenez, aspektu linguistikotik haratago, gutun honek gauza askoren berri ematen du. Batetik, erakusten du ordurako bi estatutan banatuta zeuden Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak estuak zirela.

Bestetik, gezurtatzen du euskaldi ezberdinetan mintzatzen ziren euskaldunek ez zutela elkar uler-tzen. Are gehiago: gaur egun ere ulertzeko arazorik ematen ez duen moduan idatzia dago Grecieten gutuna (lapurteraz).