- Bihar, 9.00etatik 10.00etara, Oarsoaldea garapen agentziak antolatuta, Enpresen eraldaketa digitala, datutik adimen artifizialera izeneko webinarra burutuko da. Jardunaldi hau eraldaketa digitalaren prozesuan murgilduta dauden enpresei (industria eta beste sektore batzuk, hala nola zerbitzuak, logistika, eraikuntza edo handizkako merkataritza) bideratuta dago, non datua kudea-tzea lehiakortasunerako oinarrizkoa den.

Ikastaroa doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea jfino@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatziz. Oarsoaldeak, Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan, topaketa hau antolatu du Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzari esker, eta Skootik, Kevo Technologies eta Tknikak parte hartuko dute jardunaldian.

Formatua hibridoa izango da: aurrez aurrekoa eta birtuala (web-mintegia). Ohiko jardunaldia egingo da, Tknikaren azpiegiturak baliatuta. Aurrez aurreko jardunaldia hamabi enpresetarako edukiera duen aretoan egingo da. Eserlekuak esleitzeko orduan, lehentasuna emango zaio enpresa eskualdean kokatua egoteari eta enpresa bakoitzeko ordezkari bana bertaratuko da. Era berean, linean garatuko da, eta modu honetan interesa duten enpresa eta pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

Edukiak hobe bistaratu eta barneratzeko, adibide eta kasu praktikoak izango ditu. Horrez gain, ibilbide-orriak emango dira, Enpresa Adimentsurantz joateko.