- Duela egun batzuk Lezoko memoria historikoaren inguruko bilera burutu zuten Udaleko, Gogora Institutuko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta herriko Etxetxo elkarteko ordezkariek. Gainera, bisita bat egin zen gerra garaian behartutako langileek eraikitako pabilioietara.

Udaletik gogorazi zutenez, Etxetxorekin konpromisoa hartu zuen Lezoko memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko. Une horretatik, bilerak eta hainbat ekitaldi egin dira, hala nola 1936ko Udalbatzari edo Felix Arriaga langileari egindako omenaldiak. Dokumentalak eta antzezlan bat ere proiektatu dira.