- Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2022ko 26tik 29ra bitartean ospatuko da. Egun horietan badia itsas kulturaren eta ondarearen gune bihurtuko da. Jaialdi hau modu parte-hartzailean antolatu nahi da eta eragile eta partikularrek ekarpenak egin ditzakete. Epea bihar amaituko da.

Jaialdiaren programazioan txertatu nahi diren ekintzak komunikazioa@pasaiaitsasfestibala.org helbide elektronikora bidal daitezke. Era berean, SAC bulegoetan ere proposamenak bidaltzeko orriak daude eskuragarri.

Informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko komunikazioa@pasaiaitsasfestibala.org posta elektronikoa edo 697 672 692 telefono zenbakia erabil daitezke.

Jaialdiaren programak bi eduki mota izango ditu: iraunkorra eta puntuala, azkeneko hau Pasaiako lau barrutietan garatuko da.

Antolakuntzatik gogorazi dutenez, proposamen horiek bat etorri behar dute jaialdiaren espirituarekin, filosofiarekin eta helburuekin, eta egokitasuna zaindu beharko dute edukiari, gaiari edo formatuari dagokienez.

Lehentasuna izango dute parte hartzea bultzatzen duten proposamen dinamizatzaileek, eta baita jaialdiaz haratago lankidetza harremana finkatzea helburu duten proposamenek ere.

Izan ere, antolakuntzaren asmoa da ahalik eta etekin gehiena atera-tzea festibalaren egiturari eta bisitarien trakzio gaitasunari, beste modu batean egitea zailagoak diren jarduerak garatzeko.