- Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak Oiar-tzungo enpresa, establezimendu eta elkarteek webguneak PuntuEus domeinukoak izatea errazteko hitzarmena sinatu zuten iazko azaroan.

Egitasmo honi esker, beste sei PuntuEus domeinu berri daude Oiartzunen: Miren tabernak, hiru elkartek (OTXE txirrindularitza eskola, Oiartzun Kirol Elkartea eta Oiartzungo An-tzerkizaleak) eta bi enpresak (JAI hornidurak eta Urzain taldea) baliatu dute ingurune digitalean euskararen erabilera gehitzeko aukera hau.

Oiartzunen erregistratuak dauden 135 domeinuetatik 49 dira PuntuEus (%36,5).