- Azaroaren 19an, Errenteriako musika banda aurrez aurreko formatura itzuliko da. Kontzertu oso berezia eskainiko du, Errenteriaren 700. urteurrena ospatzeko konposatutako eta iaz estreinatu ezin izan zen Herri Taupada obraren estreinaldiarekin. Emanaldia 20.30ean hasiko da Fatimako elizan eta sarrera doan da.

Herri Taupadak hiru mugimendutan herriaren historian funtsezkoak diren pasarteak deskribatzen ditu: Erdi Aroa, Industrializazio garaia eta ondare natural aberatsa. Obraren egilea, David Rivas, kontzertuan izango da eta Alain Ayerdi izango da zuzendari artistikoa.