- Errenterian gaur goizean muxikoez eta arratsaldean dantza ikuskizun batez gozatzeko aukera izango da. 12.00etan muxikoak Herriko Plazan ariko dira eta 19.00etan Gasteizko Algara dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du Niessen kulturgunean. Sarrerak salgai daude Lekuona Fabrikan eta https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean. Jardunaldia Beti Prest taldeak antolatu du.