- Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren kontrako eguna da. Horren harira, urtero bezala, Lezoko Udalak kanpaina berezia antolatu du eta zenbait ekitaldi asteburu honetan gauzatuko dira.

Izan ere, gaur Quien bien te quiere te hará reír klownferen-tzia antolatu du Gaxuxak, Gezalan, 19.30ean. Helduei, gazteei eta nerabeei zuzendutako eta indarkeria matxistari buruz gogoeta egin, sentsibilizatu eta horri aurre egitea helburu duen umorezko klownferentzia da.

Bihar musika eskolako kamara taldearen txanda izango da, Gezalan, 12.30ean (gonbidapenak udal webgunean).