- Larunbata arte, Lezoko Kultura Aretoan, Etxetxok, Lezoko memoria historikoaren taldeak, antolatutako L@s niñ@s de la guerra erakusketa ikus ahalko da. Bertan, 66 haur lezoarrek guda zibilaren ondorioz bizitutako esperientzia gogorren testigantzak ezagutuko dira. Lanegunetan 17.30etik 20.00etara egongo da zabalik eta larunbatean, 11.30etik 14.00etara.