- Joseba Sarrionandia, Mireia Gabilondo eta Jon Mayak gaur 19.00etan Errenteriako Niessen kulturgunean 2008an sortutako Hnuy Illa ikuskizunaren sormen prozesua izango dute aipagai, larunbatean Lekuona Fabrikan egingo den emanaldiaren aurrekari gisa.

Larunbatean lanaren bertsio berri bat aurkeztuko dute Kukaik eta Ttanttaka teatroak. Sarrera doakoa da, baina aforoaren kontrolerako gonbidapena hartu behar da. Hau online (sarrerak.errenteria.eus) edo presen-tzialki (Lekuona Fabrikako leihatilan) lor daiteke.