- Iritsi da 2022ko inauteriak antolatzeko garaia. Hori dela eta, Errenteriako Inauteri Batzordeak lehen bilera egingo du gaur 19.30ean, Reina Aretoan. Batzordeak dei egin nahi die inauterietako antolaketan parte hartu nahi duten herritarrei bilerara bertaratu daitezen. Bestalde, Lezon ere gaur 19.30ean Kultur Aretoan Jai Ba-tzordea bilduko da Gabonetako antolaketaz hitz egiteko.