- Oiartzungo Udalak, azkeneko ezohiko udalbatzarrean, udal kirol instalazioak (Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak) kudeatzeko kontratazioari hasiera emateko puntua landu zuen. Erabakia ahobatez onartu zen.

Kontratua urtebeterako izango da (305.612,23 euroko aurrekontuarekin, BEZ barne), eta urtebeteko hiru luzapen egiteko aukera izango da.

Udal Gobernutik azaldu zutenez, aurten bukatzen da udal kirol instalazioen zerbitzuaren esleipena eta datorren urte hasierarako kontratazio berria prest egoteko egin zen ezohiko udalbatzarra.