- Ikasturte honetan ere Oiartzungo Elizalde institutuko ikasleei aterpe emateko karpa jarri da eskolako kanpoaldean. Iaz bezala, hezkuntza zentro publikoetan covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak sortu dituen dirulaguntza eskaera egin du Udalak. Karparen alokairuaren kostuaren %90 Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du eta gainerakoa, Udalak. Guztira, 12.500 euro izango dira. Iaz ere karpa jarrita egon zen ikasturtean zehar, Elizalde institutuko aterpe eskasiari aurre egiteko eta balorazio egokia egin zuen zuzendaritzak.