- Lezoko udal Gobernuak 2020ko martxoan covid-19ari aurre egiteko hartutako segurtasun-neurrietako bat organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzea izan zen. Gaur egun, krisiaren egoera egonkortzen ari da, baina era berean bilketa selektiboaren datuak okerrera doaz. Horregatik, datorren astetik aurrera, berriz edukiontziak ixtea erabaki da. Berriro ere, txartela erabili beharko da.