- Uztaileko ohiko udalbatzarrean Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak Arditurriko bidegorriaren ardatza berritzeko eta turismo baliabideak sortzeko hi-tzarmena onartu zen. Guztira, 710.000 euro inbertituko dira. Diru-kopuru hori bi urtetan jasoko du Oiartzunek: 40.000 euro aurten eta gainerakoa, datorren urtean.

Hitzarmen eta proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren eta Oarsoaldeko Udalen arteko Berpiztu planaren baitakoak dira. Berpiztu planak eskualdean 24 milioi euroko inbertsioak ahalbidetu ditzake, eskualde degradatu bat delako.