Lezoko konpostaguneak bisitak jasoko dituzte asteazken honetan. Iazko arrakasta aprobetxatuz, urteko bostgarren bisita egingo da. Beste bisita egunak bezala, 9.00etan hasiko dira eta orden honetan izango da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutuko iraupena izango dute.

Lezoko Udalak herritar guztiak bisita hauetara etortzea gonbida-tzen ditu, bertan, herritarren zalantza guztiak teknikariak eran-tzungo ditu. Era berean, indarrean dauden osasun neurriak jarrai-tzeko eskaera egiten da. Teknikariarekin harremanetan jartzeko auzokonpostalezo@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Udaletik gogorazi dutenez, 2020ko kanpainan estreinatutako planteamenduak aurrera jarrai-tzen du, hau da maiatza eta uztaileko errefortzua. Horrela, 2019an bisitak otsailean, apirilean, ekainean, abuztuan, irailean, urrian eta abenduan egin ziren bitartean, 2020tik aurrera bi bisita gehitu ziren: maiatzean eta uztailean. Espero bezala, urteko hilik epelenetan jarraipena indartuz, konpostagailuen portaeraren bilakaera nabarmen hobetu zen. Hobekun-tza hau martxan dauden konpostagailuen (materia freskoa daukatenak) batez besteko tenperaturetan nabaritu da, altuagoa izan baita. Indartze hori 2021. urtean zehar jarraitzen du, datuen bilakaerak hobera egingo duela esperoz. Horrela, uztaileko hilabete honetan, bigarren indartze bisita egingo da. Hurrengo bisita irailaren 2an izango da.

Era berean, gogoratzen da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.