- Dagoeneko Oiartzun 2021 urtekaria eta Mugarri bildumaren liburu berria salgai daude ohiko tokietan. Joxemari Iturriozek ondu du aurtengo Mugarri liburua, 27.a: Beloaga, gaztelu baten historia, herri baten historia. Hamabi eurotan dago eskuragarri. Oiartzun urtekaria, berriz, lau euroko prezioan saltzen da. Betiko atalez gain, aurtengo elkarrizketa nagusia Maria Jesus Aranbururi egin diote.