- Pasaiako Udalak haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du. Izena emateko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik.

Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena. Horretarako 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egin behar dira. Praktikak egin ahal izateko 18 urte beteak izan behar dira.

Informazio gehiago behar duenak pasaia.eus webgunean aurki dezake.