- Uztailean hamabi eta 16 urte bitarteko gazteentzako doako bi tailer antolatu dituzte Lekuona Fabrikan. Izen-ematea harreran edo 943 449 635 telefonoan egingo da.

Teknologia berrien bidez ingurua esploratu eta aurkitutako soinu zein irudiekin bideoklip bat sortzea du helburu Hazien soinuak tailerrak. Lau eguneko jarduera izango da, uztailaren 6, 8, 12 eta 14ean, goizez.

Bigarrena Stop Motion tailerra izango da. Teknika hau ezagutu eta ikus-entzunezko pieza kolektibo bat sortuko da auzolanean. Eskolak ere goizez izango dira hilaren 19, 21, 26 eta 28an, 9.30etik 13.30era.