- Lezoko Udalak euskara sustatzeko sei dirulaguntza lerro abian jarri ditu.

Adibidez, euskaltegian euskara ikasten dutenei Udalak matrikularen %100 itzuliko die %85etik gorako asistentzia duten ikasleei. Dirulaguntza hau uztailaren 2a baino lehen eskatuko behar da. Unibertsitateen udako ikastaroa euskaraz bada matrikulazioa ere ordainduko zaie.

Laguntzak daude ere aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egiteko, elkarteentzako lokaletako edota denda eta establezimenduetako errotulua euskaraz jar-tzeko, punto.eus domeinua har-tzeko eta udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeentzat.