- Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea berriki ireki da. Abuztuaren 17a izango da ordainketak egiteko azken eguna. Udal zergak eta tasak helbideratuak dituzten herritarrei uztailaren 16an kobratuko zaie dagokien kopurua. Besteek Udalarekin lan egiten duen banku batean dagokion ordainketa egin beharko dute epea igaro baino lehen.