- Bihar Oarsopedia herritar lantaldea eratzen hasiko dira Errenteriako Lekuona Fabrikan. Proiektu honen helburua da euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitu eta Wikipediako tokiko editoreen komunitatea sortu eta trinkotzea. Saioa 10.00etatik 13.00etara izango da eta euskaraz burutuko da. Izena eman beharko da https://labur.eus/Oarsopedia-Lekuona webgunean.