- Errenteriako EAJ udal taldeak hainbat proposamen egin zituen 2021 urteko udal aurrekontu proiektuan txerta-tzeko eta udal gobernuarekin hala adostuta proiektu horietako batzuk proposamenean jaso ziren. Udalbatzan aurreratu zuten bere proiektuei jarraipena egingo zietela.

Jeltzaleen ekimenez landuko den proiektu horietako bat da Parte-Hartze Ordenantza. Honen inguruan hitz egiteko bildu berri dira Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide EAJko zinegotziak Gizarte Parte-Hartzea saileko zinegotziarekin ordenantzaren lanketaren inguruko bere ikuspegia azaltzeko.

"Uste dugu lehenik eta behin parte-hartze arloan egin dugun ibilbidea aztertu behar dugula eta era berean errenteriarrak ahaldundu behar ditugula Udaleko erabakietan parte har dezaten" azaldu dute jeltzaleek eta halaxe adierazi diote zinegotzi arduradunari.