- Eskualdeko gazteak euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Honela, Antton Telleria aurkezle eta umoregilea izango da maiatzaren 7an, Lezoko gazteekin. Maiatzaren 21ean Bulego musika taldea Pasaian izango da eta 28an, Errenterian. Oiartzunen, izurriaren adierazle altuak direla eta, ez da maia-tzean saiorik egingo.