- Bihar inguruan bizi diren hegazti harrapari bi hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Listorreta aisialdi lekuan, Errenterian. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz bat eta urubi bat askatuko dira.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hi-tzordua iluntzeko 20.00etan izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du. Azalpenak euskaraz izango dira.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Igeldoko Arrano Etxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek egiten duten lanaren ingurukoak ere. Zauritutako basa-animalia bat aurki-tzen duenak, zentroarekin harremanetan jar daiteke (943 000 420).

Partaide kopurua mugatua izango da; beraz, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea (arditurri@gipuzkoanatura.eus edo 943 495 069 / 688 895 068).

Jarduera adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta prezioa hiru eurokoa izango da pertsonako. Lurrean eserita jarraituko da saioa, beraz, gainean esertzeko zerbait eramatea gomendatzen da.

Osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: maskara jarrita eduki beharko da eta segurtasun-distan-tzia mantenduko da.

Ekimenari buruzko informazio gehiago www.gipuzkoanatura.eus webgunean aurkitu daiteke.