- Errenteriako Musika Kultur Elkarteak (EMKE) antolatuta, Gure bakarlariak saioaren hirugarren atalak euskal erritmoen eta latin jazzaren fusio interesgarria eskainiko du, Imanol Iribarrenek zuzendutako Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen eskutik. Kontzertua maiatzaren 16an izango da Errenteriako Niessen auditoriumean 19.00etan. Saio honekin EMKEk espresio bide desberdinei bultzada eman eta zabaltzeko helburua du.

Emanaldia doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea. Hauek bihartik aurrera lor daitezke Niessen kulturguneko bulegoan, bere ohiko ordutegian.