- Aurtengo udan ere ohiko festarik ez da izango auzoetan ezta xanistebanetan ere. Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoeraren eta hark eragin dituen ondorioak aztertuta, hala erabaki dute Oiartzungo Udalak eta xanistebanetako eta auzoetako Jai Batzordeek.

Hala ere, aurtengo udan ere oiartzuarrek kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten Kulturabirusa eskaintza prestatuko du Udalak, herriko eragile eta sor-tzaileekin elkarlanean.

Oiartzungo Udala Jai Batzordeekin apirila bukaeran elkartu zen eta bizi dugun egoera epidemiologikoa ikusita zentzudunena udaran festarik ez ospatzea zela erabaki zuten .