- Ingurumen Aholku Kontseiluaren (IAK) urteko lehen bilera izango da gaur eta, besteak beste, Ingurumen saileko 2020ko memoria aurkeztuko du Udalak. Saioa 18.00etan hasiko da eta, covid-19 izurritea dela eta, modu telematikoan antolatu da.

IAK organoak oinarrizko helburutzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, Udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak bai herritarren proposamenak txertatuz, udal eskumenetan hiritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura eta hiri inguruneei dagokienean. Era berean, Udalaz gaindiko ingurumen plan eta jarduerak ikertzeko ardura du.

Izan ere, Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza organoa da.