- Oairtzungo enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera normalizatzeko asmoz, telefonoz hobeto aritzeko eta mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaro bana antolatu du Lanin egitasmoak.

Ikastaroak ez presentzialak izango dira: edukia online emango zaie, eta urruneko saio bat izango dute irakaslearekin. Ikastaroetarako gutxieneko maila eskatuko zaio ikasleari.

Telefonoz hobeto aritzeko ikastaroa maiatzaren 10etik 14ra burutuko da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 3a izango da. Mezu elektronikoen ikastaroa maiatzaren 12tik 21era izango da eta izena emateko azken eguna hilaren 5a da.