- Errenteriako udal Gobernua (EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) 2021eko aurrekontuak onartzeko EAJrekin akordio bat lor-tu ahal izateko gertu dagoela onartu du. Gainera, PSE-EErekin adostasun batera ere iristeko gura dutela aditzera eman dute.

Gobernu taldeak ziurtatu duenez, "2021eko aurrekontuaren onarpen prozesua, informazioa landu, jaso eta aportazioak egitekoa, inoiz baina egokiagoa izan da", izan ere hilabete eta erdi luzea izan dute aurrekontuen debate eta negoziazioa abordatzeko.

Udal gobernu taldeak bere aurrekontu proposamenaren ezaugarri nagusiak gogorazi ditu: zorpe-tzearen aldeko apustua egiten da Foru Funtsaren galerari aurre egiteko eta, ondorioz, kopuru osoa 2020aren parekoa da (55,2 milioi euro); pandemiaren beharrei eta agintaldi planeko ekintzei (50etik gora) aurre egiteko baliatuko da aurrekontua; agintaldi planeko ardatz nagusiei, hau da, gizarte babesa, kultura eta ingurumena, 2021ean garapen ekonomikoa gehituko zaie.

Aldiz, EAJk zorpetzea handitzeko eskaera egin du eta 1,9 milioi euroko proposamen sorta aurkeztu du.

Bestalde, PSE-EEk lau emendakin partzial aurkeztu ditu eta 880.000 euro bitarteko proposamen zeha-tzak egin ditu. Alabaina, Gobernuarentzat onargarriak ez diren murrizketak ere planteatu dituzte, Lekuonan eta udal hizkuntza politikan. Gainera, zenbait inbertsio estrategiko gerakinera eramatea proposatu dute.