- Biharko Errenteriako Sagardo Eguna etxean ospatzeko deia egin dute antolatzaileek, pandemia dela eta aurten ez delako ohiko egitaraua burutuko.

Horretarako, 11.00etatik 14.30era, Xenpelar plazan nahiz Gamon Zumardian, XXXIII. Sagardo Eguneko edalontzia hartu ahal izango dute bizilagunek, eta baita sagardo botilak ere, etxean txotx egiteko, bost euroren truke. Horrekin batera, Donostia sagardotegian bazkari batetarako zenbakia eskuratuko dute eta postuetan banatutako edalontziren bat eskuratzen duten guztien artean zozketa burutuko da.

Antolatzaileen hitzetan, Sagardo Eguna festa bat da ezer izatekotan; horregatik, musika eta dantza ere izaten dira beti. Honela, 13.00etan Sagar Dantza egingo dute eta 17.00etan trikitilariek herria girotuko dute hainbat txokotatik.

Baina, biharko ekitaldi garran-tzitsuena 20.30ean DJ Bullek sare sozialetan eta www.sagardoeguna.eus webgunearen bitartez zuzenean eskainiko duen emanaldia da. Ekitaldi honek ez du amaiera ordu zehatzik, DJ Bulli indarrak agor-tzen zaizkion arte iraungu du.

Errenteriako Sagardo Eguna, herriko 21 elkarte gastronomiko eta 16 tabernaz osatutako taldea da. Denboraren poderioz, taldea handitzen joan da azken 30 urte hauetan eta nahiz eta azkeneko bi urteak oso zailak izan, osasuntsu mantentzen da ohitura hau.

Antolatzaileen aburuz, "elkarte eta tabernaz gain, Oreretako sagardo eguna ezin izango litzateke errealitate bat izan norbanako askoren laguntzarik gabe". Gainera, urtero babesle ugari izaten ditu herriko denden eta enpresen artean. Horien artean, NOTICIAS DE GIPUZKOA eta Onda Vasca Irratia daude.