- Aurtengo ikasturteko Eskolako Agenda 2030 programan ekimen berri bat burutu dute Errenteriako ikasleek: Basoak ernatzen proiektua. Ekimen honen baitan, ezkurrekin lanketa sakona burutu dute eta naturan eman ohi diren egoera aldakorrak aztertzeko aukera izan dute. Ondorioz, ezkur batzuetatik baino ez dituzte haritz landareak lortu.

Honela, Basoaren Astea ospa-tzeko, Bizarain, Cristobal Gamon, Egiluze, Orereta eta Don Boscoko ikasleek beraien eskola inguruan burutu dute haritzen landaketa. Koldo Mitxelena eta Telleri-Aldekoek, berriz, lau pago landatu dituzte Alabergan.