- Orereta ikastolako Haur Eskolako matrikulazio epea irekita egongo da bihartik apirilaren 30era, 2021-22 ikasturterako. Covid-19ak eragindako aparteko egoeragatik, ate irekien saioak talde txikitan egingo dira eta horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea www.oreretaikastola.eus webgunean. Norberak proposa ditzake eguna eta ordua.

Bestalde, Oiartzo batxilergo ikastolak familientzako ate irekien saioak antolatu ditu bihartik apirilaren 16ra. Batxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula-epea apirilaren 12tik 23ra izango da.