- La Motora izeneko an-tzerki-dantza tailerrak antolatu dituzte Pasai San Pedron apiriletik uztailera. Saioak asteartero 17.30etik 19.00etara izango dira. Proiektu honen helburua auzo-sareak artearen bidez berraktibatzea da.

Ekimen berri hau Pasaiako auzotarren bila dabil antzerki-dantza tailerrean parte hartzeko komunitatearekin batera. Izena emateko interesa duen edonork egin dezake info@adinkide.org helbide elektronikora idatziz edo 650 481 138 telefonora deituz.

Adinkide GKEk, adineko pertsonen inguruko auzo-sareak suspertzen dituen erakundeak, antolatu du ekimen hau.