- Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egongo da bihartik apirilaren 11ra. Plazako Fermiñene etxeko beheko solairuan eskainiko du arreta.

Ordutegia hau izango da: bihartik apirilaren 5era, 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara; apirilaren 6tik 10era 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara; eta apirilaren 11n, goizez, 9.00etatik 14.00etara.

Larrialdi egoeraren aurrean Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurrien arabera, momentuz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bisitariak etorri daitezke soilik Oiartzunera.